Mostrando entradas con la etiqueta zigorrak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zigorrak. Mostrar todas las entradas

2009/11/01

Hilketak

Datu krudelak dira urtero jasotzen direnak, eta lotsagarriak erasotzaileei jartzen zaizkien zigorrak. Egia esan zigorrak alderatzen baditugu hamaika bidegabekeriekin egingo dugu topo. Ez dut batere normala ikusten nola tratu txarrengatik kondenatuta dagoen pertsona bati, lapur bati jartzen dioten zigor berdina izatea?. Askotan, pentsaezina egiten zaizkigu horrelako bidegabekeriak eta legea aldatu beharko litzatekeelaren aldekoa naiz.
Hori gertatu ezean betiko datu zikinekin aurkituko gara, eta komunikabideek horiei buruzko berriak ematen jarraituko dute, nahiz eta kasu asko isilpean geratzen diren. Pentsatzen dugun baino gehiago baitira kaltetuak.


2009/10/15

Haurrei eraso

Ondorengo bideoa, adin txikikoek jasotzen dituzten erasoez dihardu. Bertan, tratu txar moten informazioa ematen da eta mito batez hitz egiten da, izan ere, erasotzaileak maila baxuetakoak direla esaten duena. Bideoan, baieztapen hori ezeztatzen da eta edozein mailako pertsonek horrelakoak egin ditzaketela azpimarratzen da. Horiek, umea beraien mende dagoela pentsatzen dute eta haurrak ez dakienez nora jo, kasu gehienetan ez da salatzen. Hori dela eta, ezin dugu datu zehatz batzuetaz berba egin. Gainera, polemika asko egon da zigorra tratu txarra noiz bilakatzen den erabakitzeko orduan.