2009/10/15

Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean

Teknologia berriko irakasgaiari dagokion, ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean testua irakurri ondoren, honako hausnarketa egin dut.

Industria gizartetik informazioaren gizartera pasatu gara. Industrial gizarte horretan ekonomia izan zen pisu gehiena zuenak, hala ere, gaur egun ezagutzak garrantzi handia hartu du.
Antzina, trukaketak objektuekin egiten ziren arren, gaur egun objektuen ordez informazioa erabiltzen da. Beraz, urteak joan urteak etorri teknologian garapenak sortu dira. Aspaldiko gizartea, adibidez ez zen denboraz kezkatzen, baina erdi aroan erlojuak agertzen hasi ziren eta horrela gaur egun arte, hala nola, ordenagailua eta beste teknologia aparatu batzuk gizartean eragin nabarmena dutenak.
Horrelako aldaketak, gizakiok gure artean komunikatzeko eta gure ohituren aldaketak dakartzate, esaterako, eskuz egin zitezkeen lanak orain ordenagailuz edo edonolako makinaz egin daitezke.
Orain dela urte batzuk, web 2.0-k web 1.0 ordezkatu zuen eta horrela, internet erabiltzen duena ez da soilik horren kontsumitzaile bihurtzen baizik eta orain pertsona bakoitzak bere lanak, ezagutzak argitaratu ditzake eta beste pertsona batzuekin elkarbanatu. Gainera, orain beharrezko informazioa ematen duten bideoekin eta gainerako pertsonekin dohain komunikatzeko sareekin aurkitzen gara.
Informazioaren gizarte honetan langileei jakintza eta kualifikazio gehiago eskatzen zaie, eta nire ustez enpresak izan beharko lirateke formakuntza hori eskaini beharko luketenak.
Gizartean gertatzen diren aldaketei aurre egiteko helduek horietara moldatu behar dira, etengabeko hezkuntza baten bidez. Gizakiok gizartea garatuz doan heinean gure ezagutza ere garatu behar dugu eta horretarako erraztasunak eman beharko lirateke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario