Betidanik existitu izan dira tratu txarrak, nahiz eta pertsona asko pentsatu gaur eguneko arazoa dela. Antzina, ez ziren horrelako gertaerak entzuten. Noren buruan sar liteke emakume baten senarrak bere bikoteari jipoitzea? Arraro samarra zen. Izan ere, esan beharra daukat, aspaldidanik, tratu txarrak jaso zituen biktima bat ezagutzen dudala eta orain dela, esan dezagun, 13 urte gutxi gora behera, tratu txar horiek salatzen dituzten emakumeen kopurua oso urria zen garai hartan, berak salatzeko kemena izan zuen eta horren ondorioz, auzokideen eta ingurukoen begiradak, baita esamesak jasan behar izan zituen.
Antzinan, emakumeak isilpean pairatzen zituzten etxean jasotzen zituzten irain, hitz itsusi eta kolpe guztiak.
Zorionez, egoera horrek aurrera pauso itzelak izan ditu baina ez nahikoak. Ulergarria da, kaltetuen beldurra eta orduan salatzeko adorerik ez izatea. Horrelako kasutan, ingurukoek, bai familiak, baita lagunak ere, inoiz baino gehiago eskaini behar diote beraien laguntza eta gau eta egun beraiekin gaudela sentitu dezaten.
ADIN TXIKIKOAK ETA INTERNET
Hace 14 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario