2009/11/05

Ipuin bat

Gai honetaz informazioa bilatzerakoan, ipuin batekin topo egin dut. Ipuin hori eskura izan dezazuen lotura hau jarriko dizuet:
http://www.mujeresenred.net/IMG/pdf/lacenicientaquenoqueriacomerperdices.pdf
Istorio honetako pertsonaia, Mari Errauskin da. Hala ere, ezin daiteke txikitatik entzun dugun istorioarekin parekatu. Neska printzipearekin ezkontzen denean, bere esanetara dago eta bere printzipioen kontra dauden gauzak egiten hasiko da, hala nola, arraina eta haragia sukaldatzen, nahiz eta bera barazki jalea izan. Printzipea, neskak egiten dituen gauza guztiez kexatzen da eta ez zaio ezer ondo iruditzen. Egoera horren arabera, mutilak nola emakumea menderatzen duen ikusi dezakegu, horren ametsak eta ilusioak zapuztuz. Bakarrik eta etsita sentitzen da, salbatu dezakeen pertsona bakarra bera dela konturatzen den arte. Horrela, printzipea alde batera uzten du eta maite dituen gauzak egitera ausartzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario