2010/01/21
Etxeko tratu txarrei buruzko webquesta
2010/01/20
Multimedia: munduko harresiak
http://www.youtube.com/watch?v=GtxoIO-lDkc
2010/01/19
Burmuina eta tratu txarrak
Honetan, burmuina urteak pasa ahala aldatzen doala argitzen da. Haurtzaroan, ingurukoen eragina oso garrantzitsua dela esaten da. Maitasunezko giro batean, burmuineko gaitasunak garatzen joango dira, baina biolentziazko giro batean, haurraren burmuinak min handia jasoko du. Beraz, esan genezake, haurtzaroan jasotako tratu txarrek eragin handia izan dezaketela adin txikikoen burmuinean. Haurrek oso gatz dute defendatu ahal izateko eta edozein motatako tratu txarrak jaso ditzakete, hala nola, fisikoak, psikologikoak, bortxaketak… Gainera, ikerketa batek txikitan tratu txarrak jaso zituzten helduak, gaur egun burmuineko zati batzuk txarto funtzionatzen zaie.
Emakumeez at, beste kaltetu batzuk
Hasteko, helduek tratu txarrak jasotzen dituztela noiz esan dezakeen adierazten da, baita ze ezaugarri eta egoeretan bizi diren. Ondoren, salatzeko beharrezkoa den azalpen deigarriak jarri ditut.
Haurren kasuan, informazio orokor bat eman dut, erasoak nortzuk burutzen dituzten, zein tokitan eta zergatik jakinaraziz. Amaitzeko, horiek garatzen dituzten ezaugarri eta ondorioak gaineratu ditut.
Slideshare erabilita, saretik jasotako power point baten berri eman nahi dizuet. Honetan, adin txikikoen erasoen mitoak azaltzen dira.
2010/01/11
Tutoriala: irudiak nola konprimitu
2009/12/13
Emakumeen tratu txarrei zuzendutako moviemakerra
2009/12/02
Bikotean ematen den zikloa
2009/12/01
Gaiari lotutako mitoak
Mitoa: Behin gertatu bada, ez da berriro gertatuko.
Mitoa: Gizon konkretu batzuek bakarrik euren bikoteak erasotzen dituzte.
Mitoa: Gizon erasotzaileak, buruko gaitzadunak.
Mitoa: Euren bikoteak (emakumeak) erasotu eta abusatzen dituzten gizonek izaera bortitza dute.
Mitoa: Erasotzaileak haurtzaroan tratu txarrak jaso zituzten.
Mitoa: Etxeko indarkeriaren kausa, droga/alkohol kontsumoa.
Mitoa: Hain bortitza izango bazen, emakumeak salatuko zuen.
2009/11/25
Erasoen lekuko izan diren haurren ondorioak
2009/11/17
Emakume baten kontakizuna
Tratu txarrak unibertsalak dira, testuinguru guztietan aurkitu daitezke, bai etxean, eskolan, lanean, kartzelan ... baita munduko edozein tokitan.
Bideo honetan, musulmana den emakume batek bere maitasun istorioa kontatzen du, baita bere senarra ez den beste batekin egoteagatik nola zigortu duten. Hasieran, bere senarraz maitemindu zenean, beraien artean errespetua zegoela adierazten du eta Alah-kiko sinesmena oso gogorra zuenez, horrek ezin zietela gaitzetsi pentsatzen zuen. Neskak 16urte zituen eta aitak mutil harekin ezkondu behar zela agindu zion. Hori dela eta, ezkontza egunetik nazka dio senarrari. Hortik aurrera, gizonak edonolako arrazoiak bilatzen zituen emaztea jotzeko eta mehatxatzeko. Bestalde, aitaren anaiak bortxatzen zuenaren arazoarekin aurkitzen gara. Horren ondorioz, haurdun geratu zen eta emakumea epaitua izan da. Berak, Alarengan zuen fede guztia hautsi egin da, betik berak agintzen duena egin duela esaten du eta sufrimenduzko bizitza batekin erantzun diola gaineratzen du.
2009/11/05
Ipuin bat
http://www.mujeresenred.net/IMG/pdf/lacenicientaquenoqueriacomerperdices.pdf
Istorio honetako pertsonaia, Mari Errauskin da. Hala ere, ezin daiteke txikitatik entzun dugun istorioarekin parekatu. Neska printzipearekin ezkontzen denean, bere esanetara dago eta bere printzipioen kontra dauden gauzak egiten hasiko da, hala nola, arraina eta haragia sukaldatzen, nahiz eta bera barazki jalea izan. Printzipea, neskak egiten dituen gauza guztiez kexatzen da eta ez zaio ezer ondo iruditzen. Egoera horren arabera, mutilak nola emakumea menderatzen duen ikusi dezakegu, horren ametsak eta ilusioak zapuztuz. Bakarrik eta etsita sentitzen da, salbatu dezakeen pertsona bakarra bera dela konturatzen den arte. Horrela, printzipea alde batera uzten du eta maite dituen gauzak egitera ausartzen da.
2009/11/03
Lorak oparitu dizkit
Urteak joan urteak etorri, tratu txarrak betidanik
Antzinan, emakumeak isilpean pairatzen zituzten etxean jasotzen zituzten irain, hitz itsusi eta kolpe guztiak.
Zorionez, egoera horrek aurrera pauso itzelak izan ditu baina ez nahikoak. Ulergarria da, kaltetuen beldurra eta orduan salatzeko adorerik ez izatea. Horrelako kasutan, ingurukoek, bai familiak, baita lagunak ere, inoiz baino gehiago eskaini behar diote beraien laguntza eta gau eta egun beraiekin gaudela sentitu dezaten.
2009/11/01
Hilketak
Hori gertatu ezean betiko datu zikinekin aurkituko gara, eta komunikabideek horiei buruzko berriak ematen jarraituko dute, nahiz eta kasu asko isilpean geratzen diren. Pentsatzen dugun baino gehiago baitira kaltetuak.
2009/10/29
Web 2.0-ri buruzko mapa kontzeptuala
2009/10/17
Pare taldeko kideen salaketa
Talde honek, aldarrikapena eta heziketa sustatzen dute, egoera sexistak ezabatuz. Horretarako, ekitaldiak, jolasak eta tailerrak burutzen dituzte.
2009/10/15
Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean
Teknologia berriko irakasgaiari dagokion, ikasketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean testua irakurri ondoren, honako hausnarketa egin dut.
Industria gizartetik informazioaren gizartera pasatu gara. Industrial gizarte horretan ekonomia izan zen pisu gehiena zuenak, hala ere, gaur egun ezagutzak garrantzi handia hartu du.
Antzina, trukaketak objektuekin egiten ziren arren, gaur egun objektuen ordez informazioa erabiltzen da. Beraz, urteak joan urteak etorri teknologian garapenak sortu dira. Aspaldiko gizartea, adibidez ez zen denboraz kezkatzen, baina erdi aroan erlojuak agertzen hasi ziren eta horrela gaur egun arte, hala nola, ordenagailua eta beste teknologia aparatu batzuk gizartean eragin nabarmena dutenak.
Horrelako aldaketak, gizakiok gure artean komunikatzeko eta gure ohituren aldaketak dakartzate, esaterako, eskuz egin zitezkeen lanak orain ordenagailuz edo edonolako makinaz egin daitezke.
Orain dela urte batzuk, web 2.0-k web 1.0 ordezkatu zuen eta horrela, internet erabiltzen duena ez da soilik horren kontsumitzaile bihurtzen baizik eta orain pertsona bakoitzak bere lanak, ezagutzak argitaratu ditzake eta beste pertsona batzuekin elkarbanatu. Gainera, orain beharrezko informazioa ematen duten bideoekin eta gainerako pertsonekin dohain komunikatzeko sareekin aurkitzen gara.
Informazioaren gizarte honetan langileei jakintza eta kualifikazio gehiago eskatzen zaie, eta nire ustez enpresak izan beharko lirateke formakuntza hori eskaini beharko luketenak.
Gizartean gertatzen diren aldaketei aurre egiteko helduek horietara moldatu behar dira, etengabeko hezkuntza baten bidez. Gizakiok gizartea garatuz doan heinean gure ezagutza ere garatu behar dugu eta horretarako erraztasunak eman beharko lirateke.